XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) txantxetan egiten zuela pentsatzen zuten, eta hauek ere barre egiten zuten.

Koldok, ordea, inoiz barre egin bazuen ere, sinesten zuen Txorik karnabarekin hitzegiten zuela.

Eta gau askotan, lo hartu baino lehen, berari ere txoriekin hitzegitea gustatuko litzaiokela pentsatzen egoten zen.

Eta horrelako gau gehienetan txoriekin kontu kontari aritzen zen bere amets gozoetan.

Arratsalde batean, eskolako jolas orduan zeudela, honela esan zuen taldeko buru egiten zuen Martzelok:

- Eskolatik ateratakoan Txorirengana joango gaituk e!

Aspaldi samar egiten zioten isekaz penaturik zegoen Koldok bera ez zela joango esan zuen.

- Beno, beste denok joango gaituk - adierazi zuen Martzelok Koldoren ezetzari inongo garrantzirik eman gabe.

Baina Koldoren aldamenean zegoen mutikoa ohartu zen honen urduritasunaz.